ARAUAK |
| 1. LASTERKETA DATA ETA ORDUTEGIA: |
Maiatzak 8. Irteera: 10.30tan Oñatiko Foru Enparantzan.
Helmuga: Leku berdinean kokatuko da. 13:30tan kontrola itxiko da. |
| 2. EZAUGARRIAK: |
Aloñako mendikatean zehar altuera ertaineko mendi ibilbidea da, Aloña edo Gorgomendi gaina igoko dugularik (1238 m). Oñati herritik (230 m) Arantzazura bidean dagoen Urtiagaineko gainera abiatuko gara (490 m). Ibilbidearen lehen zati hau, zuhaitz artean egingo dugu. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartuta, maldak gogorragoak bihurtzen dira. Ibilbidearen zati hau, alturako larreetan zehar egingo dugu. Belarretik aurrera (922 m), Aloña gainera (1238) eramango gaituen bide osoa izango dugu begi bistan. Aloñako gurutzera behin helduta, jaitsiera igoerarako erabilitako bide beretik egingo dugu, Urtiagain ingurura iritsi arte, bertan zuhaiztiak eta larreak nahasten dituen bidexka berri batean sartuko gara. Oñatiko plazara kale nagusi batetik iritsiko gara, bertan helmuga kokatuko delarik. Guztira 2200 metroko desnibela osatzen da 15,5 kilometrotan. Horrela, lasterketa hau Euskadiko gogorrenetako bat da, 8 kilometrotan 1000 metro igotzen direlarik. |
| 3. IBILBIDEA: |
Datuak:
|
4. IZEN EMATEA: |
| -Izen-Emate Datak: Apirilaren 8tik Maiatzaren 1era. Data hauetatik kanpo ezin izango da izenik eman. -Kuota: 20 euro. 15 euro (Mendian federatuak) -Izen emateko:
-Dirua sartzeko Kontu Zenbakia: CAJA RURAL: k.k.30080198281368896427EUSKADIKO KUTXA: kk 30350170571700021937 -Ezinbestekoa da: dirua sartzerakoan korrikalariaren izena adieraztea. Dorsala artzerakotan, federazioko txartela. eta ordain agiria aurkeztu beharko da -Lasterketa honetan parte hartzeko, federatua izatea ez da beharrezkoa. -Korrikalarien gehiengo kopurua 300ekoa izango da. -Lasterketan parte hartzeko 18 urtetik gora izatea ezinbestekoa da. |
| 5. ARAUTEGIA: |
Mendi lasterketa hau, Euskal Mendizale Federazioko mendi lasterketen arautegiaren arabera jokatuko da. Lasterketa honetan izena emateak EMFren arautegia eta lasterketaren arautegi propioa onartzea esan nahi du. |
| 6. DORTSALEN BANAKETA: |
| - Maiatzak 8an , Oñatiko plazan, goizeko 8:30tatik 10:00 arte, lasterketa baino lehen. |
| 7. MAILAK : |
| -Seniorrak Gizonak: 18 eta 44 urte bitartean -Beteranoak Gizonak: 45 urtetik gora -Seniorrak Emakumeak: 18 eta 39 bitartean -Beteranoak Emakumeak: 40 urtetik gora |
| 8. SARIAK : |
- Gizonak eta Emakumeak (SAILKAPEN OROKORRA) -Beteranoak, Gizonak eta Emakumeak -Lehen Oñatiarra, Gizonak eta Emakumeak NOTA: Etxe-Aundiko bazkaria 2011 urtean zehar erabili beharko da. -Laskertaren errekorra Gizon eta Emakumetan (Gizon: 1h 12´55´´ / Emakumeak: 1:28´:47´´ ): -Igoera azkarrenaren errekorra Gizon eta Emakumetan (Gizonak:49´27´´ / Emakumeak: 1.00´47´´) -Jaitsiera azkarrenaren errekorra Gizon eta Emakumetan (Gizonak:22´25´´ / Emakumeak: 27´35´´) OHARRA: Frobako errekorra hautzi ezean, diru kopurua hurrengo edizioetarako gehituko da. TXAPELDUNEN DESAFIOKO PLUSA Betiko diruko sarietaz gain, edizio honetatik aurrera plus bat jasotzeko aukera egongo da. Plusaren kantitatea irabazleak Aloñan irabazitako garaipen kopurua bider 100€ koa izango da. Plus hau irabazi ahal izateko, derrigorezkoa da , edizio berean, parte hartzen egotea, korritzen hari diren edizioko irazbazleak Aloiñako igoeran irabazi duen kantitate berdinetako garaipenak edo garaipen gehiagoko pentsona bat. (esan beharrekoa da 0 kantitateak ez duela balio) . Plusa gizonezko naiz emakumezko saikapenean izango da. 2-KORRIKALARIENTZAKO OPARIA Aloiñako igoerako proba bukatzen duten guztiek (hau da helmugara irizten direnei) opari moduan mailla pirata eta kamiseta termiko bat jasoko dute.
|
| 9. PARA-MENDI FROGA: |
Mendi-Parapenteko lasterketa Urtiagain (490 m)-en hasiko da, gailurreraino 750m-ko desnibela eta 3.5km distantzia egongo delarik. Normalean Aloņan egan egiten dutenen ibilbidea da, beraz ekipo ariņekin bikain egin daiteke. Ibilibidea Gailurreraino korrika igo eta gero Belarreraino (922mm) jeistean datza, hemendik aireratuko delarik. Lur-hartzea Berezano aldean antolakuntzak markatuta edukiko du. Gero Oņatiko plazan egongo den helmugaraino korrika joan beharko direlarik. Aurtengo gentearen parte hartzeko gogoa eta emaitzen arabera , baliteke hurrengo urterako 2 froga proposatzea, bata motza aurtengoaren modukoa eta bestea luzea igoera osoa izango zena (1100 m-ko desnibela eta 8 km tako distantzia gailurreraino) Mendi-Parapente lasterketa honetan parte hartu edo informazio (lo egiteko lekua, ordutegiak...) gehiago nahi dutenek kontactuan jarri daitezke Debagoieneko Amillena Aire Kirol Taldearekin, amillenahegan@gmail.com emailaren bitartez. Medi-Parapenteko lasterketan parte hartzeko izen emateak Amillena klubaren bitartez egingo da lehen esandako emailean. Medi-Parapente lasterketarako izen ematea irekita dago, azken eguna Apirilaren 28-an izango delarik. |
| 10. MASAJEAK: |
| -Lasterketa bukatu eta gero masaje zerbitzua egongo da |